GIZON ETA EMAKUMEEI ZUZENDUTAKO
TAILER PRESENTZIALA

“BATERA EZAZU ZURE BARNE INDARRA”

bô.Ayama zentroa – OÑATI

Ezagutu eta bateratu energia maskulinoa eta femeninoa zugan

Gizonentzako eta emakumeentzako tailer bat da, eta bertan energia maskulinoa eta femeninoa integratuko dituzu, zure barne indarra zureganatuz eta hutsunea zuk zeuk estaliz.
Zure osotasuna, bi energiak oreka perfektuan egonda baino ez da emango
Genero bakoitzari esleitutako rol sozialek eta espektatiba kurturalek energia maskulinoa eta femeninoaren arteko harremana zailtzen duten testuinguruan bizi gara. Guzti honek talka sortzen du gure barnean, eta gure buruarekin eta ingurunearekin nola harremantzen garen baldintzatzen du.

Kanpoko zarata gizon eta emakume bezala bizitzeko modua desitxuratzen ari dela sentitzen duzu?

Zure erreferenteetako energiak orekan ez zeudela sentitzen duzu?

Arlo maskulino eta femeninoan jasotako heziketan hutsuneak daudela ohartu zara?

Haurren heziketan erreferente gisa gai honetan tresnak eta jakintzak falta zaizkizula jabetu duzu?

Emozionalki bikotekidearen mende zaudela sentitzen duzu?

Beste sexuarekiko harremanean marra gorriei buruzko zalantzak dauzkazu?

Diruarekin borrokan bizi zara eta kosta egiten zaizu ekonomia ugari bat sortzea?

Ikas ezazu zure baitan energia maskulinoa eta femeninoa orekan edukitzearen garrantzia!

GIZON ETA EMAKUMEEI ZUZENDUTAKO TAILERRA “ZURE BARNE INDARRA BATERATU”

bô.Ayama zentroa – OÑATI

Bi arratsalde bò.Ayama zentroan

Tailer honetan energien distortsioak eragindako blokeoak identifikatu, zure bizitzako zein arlotan duten eragina analizatu eta horiek nola baldintzatzen zaituen ikasiko duzu.

Barnean daukazun informazio kolektibo, sozial eta indibidualak zugan duen eragina zenbatekoa den ulertuko duzu.

Bi energien egoera zuzena eta biak orekan izatearen onurak ikasiko dituzu.

Azkenik, maskulinoa eta femeninoa zure barruan integratu eta bateratuko dituzu, zure izanarekin konexioa erraztuz.

Zure izanarekin berriro konektatzeko, zure potentziala handitzeko eta errealitate berriak sortzeko espazio bat

Energia maskulino eta femeninoari buruz ikasiko duzu

Orekan eta desorekan daudenean duten potentziala ezagutuko duzu

Energia horiek gaur egun zugan nola jarduten duten identifikatuko duzu

Energia horiek zure bizitzan duten eragina ikusaraziko duzu

Lana, bikotea, dirua, familia, harremanak eta ingurunea

Gizonarengan energia maskulinoa eta emakumearengan energia femeninoa desidentifikatuko dituzu

Ausartu zaitez energia maskulinoa eta femeninoa
esploratzen eta integratzen!
Izan zaitez munduan ikusi nahi duzun aldaketa!

Norentzat

Pertsonak, profesionalak eta hezitzaileak

Bizitzan oreka handiagoa lortzeko zure baitan sakondu nahi duen pertsona bat bazara,

zure lanean edo ekintzailetzan energia maskulinoa eta femeninoa aplikatu nahi badituzu,

edota belaunaldi berrien hezitzailea bazara,

tailer hau zuretzako da.

Oparitu iezaiozu zeure buruari ikasteko, hazteko eta zure bizitzan tresna berriak aplikatzeko espazio bat!

Zure bizitzako arlo guztietan egunero ikastea eta hobetzea bilatzen duzu

Beste pertsona batzuen erreferente zara eta zure barne-lanean erantzukizuna hartzen duzu

Inkonformista zara eta beste ikuspegi batzuetan sakondu nahi duzu zure irizpide propioa osatzeko

Barneko koherentzia eta oreka praktikan jartzearen garrantzia ulertzen duzu

Soy Amaia Samaniego Arija

✔  Ama, bikotekidea, laguna eta ekintzailea

✔  Etengabeko ikaskuntzaz maitemindua

✔  Bizitzaz gozatzen duena

Petsonen . Profesionalen . Negozio eta ekintzaileen . Hezitzaileen aholkuraria

Kampoan aurrera egin ahal izateko helburuarekin barnera begiratzeko erabakia hartu duten pertsonei laguntzen diet, autoezagutzatik eta garapen pertsonaletik abiatuta.

Nire lana arlo fisiko, mental, emozional, energetiko eta espiritualean aurrera egitea eragozten dizun edozein blokeo identifikatu, sendatu eta askatzeko prozesuan laguntzean datza, giza garapenaren 5 etapetan oinarrituta.

“Izan oinak lurrean eta burua zeruan”

Ohiko galderak

Nola eman dezaket izena?

Tailerrean izena emateko.: 

  • Bete orri-oinean dagoen inprimakia
  • Deitu edo bidali WhatsApp bat 672989472 zenbakira

Izena eman ondoren, BIZUM bidez ordainketa egin beharko duzu 672989472 zenbakira, zure izena eta abizena adieraziz.

BIZUMik ez baduzu, nirekin jar zaitezke harremanetan WhatsApp bidez, edo deitu 672989472 telefonora, eta zuretzat egokitutako modu bat aurkituko dugu.

Zure inskripzioa ez da formalizatuta geratuko ordainketa egin arte.

Lekuak mugatuak dira, beraz, interesa baduzu, zure lekua lehenbailehen erreserbatzea gomendatzen dizut.

Zer behar dut joan ahal izateko?

Zure presentzia, ikusmena zabaltzea, leku huts bat izatea gauza berriei lekua emateko eta gauza berriak esperimentatzeko gogoa besterik ez dituzu behar.

Kanpo etenik gabe gozatzeko testuinguru bat sortzea.

Gorde denbora zure agendan deskonektatu eta zeure buruari esperientzia ahaztezin bat oparitzeko.

Beste zalantza edota kontsultarik duzu?

Jarri harremanetan nirekin eta atsegin handiz lagunduko dizut.

Zuretzat nago hemen!

Zalantzarik baduzu, informazio gehiago behar baduzu edo proiektu berri batekin hasi nahi baduzu, bete formularioa eta lehenbailehen jarriko naiz zurekin harremanetan.

Zure mezua garrantzitsua da niretzat.

info@boayama.com

+34 672 98 94 72

Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.