Pertsonak

Ongizate estatikoa, fikziozkoa eta itxurazkoa lortu nahi dugun testuinguruan bizi gara. Kanpoaldea «kontrolpean» edukitzen ahalegintzen gara, gauzak nahi edo espero dugun moduan ateratzen ez direnean biktima sentituz. Hala ere, bizitza gorabeheraz beteta dago, eta pertsonok bizitza horretan zehar nabigatzen ikasi behar dugu, gure buruaren arduradun eginez.

bô.Ayama zuretzat da, kasu hauetan…

    Atsekabea, frustrazioa, ilusio eta motibazio eza sentitzen duzu

    Antsietatea, tristura, barruko hutsa sentitzen duzu

    Egoera emozional iraunkor baten murgilduta zaude

    Egoera konplexu bat bizitzen ari zara eta ez dakizu hura nola heldu: dolua, banantzeak, galerak, kaleratzeak, jazarpena, lan-aldaketak…

    Zure bizitzako hainbat eremutan desorekak edo blokeoak daudela sentitzen duzu: ekonomia, osasuna, lana, familia, harreman pertsonalak…

    Emozioak erreprimitzen dituzu, sentimenduek beldurra ematen dizutelako

    Beldurra ematen dizu kontrola galtzeak

    Bizitzan nahikoa denborarik ez duzula sentitzen duzu, eta obligazioak baino ez dituzula betetzen uste duzu

    Hutsune bat duzunaren sentsazioa duzu, zure bizitzan zerbait falta dela sentitzen duzu

    Etengabeko borroka batean zaudela sentitzen duzu bizitzan

    Zeure bizitzan galduta edo eta noraezean zabiltzala sentitzen duzu

    Bizi-krisi bat igarotzen ari zara, eta sentitzen duzu bizitza ezi dela «hau bakarrik» izan

    Lekuz kanpo sentitzen zara

    Aldaketak egin behar dituzula sentitzen duzu, baina ez dakizu zer aldatu

    Zerbait zehatza aldatu nahi duzu, baina ez dakizu nola edo nondik hasi

    Zure bizitza «hankaz gora» jartzen ari dela sentitzen duzu

    Zure ongizatea beste batzuen edo zure ingurunearen menpe dagoela sentitzen duzu

    Gauza eta pertsona guztien biktima sentitzen zara

    Noraezean zabiltzala sentitzen duzu

    Familiako harremanak eta gatazkak kudeatzen ikasi nahi duzu

    Beste batzuk zure bizitzaren jabe direla sentitzen duzu

    ¡Zutaz bete zaitez!

    Zergatik lagun zaitzaket?

    Nigatik hasi nintzelako.

    Lehen pertsonan ezagutu nuelako zer zen bizitzarekin talka egitea, nire inguruan zegoen guztia aldatzea nahi nuelako, baina konturatu nintzen hori ez zela bidea. Hor hasi zen nahitaez begirada barnealderantz zuzentzera eraman ninduen bilaketa prozesua. Kanpoaldea ezin nuela kontrolatu baina barnealdea nire esku zegoela ulertu nuen.

    Ardura hartzen hasi nintzen, egunez egun ibiltzen jarraitzen dudan bide bati ekinez, inkontzientea dena kontziente eginez, hobetuz, aldatuz, nire barruan sendatuz. Neure buruari eta gainerako pertsonei errespetuz hitz egiten ikasi dut, neure burua onartzen, ingurukoa onartzen, neure burua maitatzen eta besteak maitatzen, neure burua kontuan hartzen, baita besteak kontuan hartzen ere. Kontua ez da bizitzen ari zarena, hura nola kudeatzen duzun baizik. Ondorioz, gaur eskura ditudan tresna, ikaskuntza eta esperientzia guztiak zuen zerbitzura jartzen ditut, zuen bizitzaren, ongizatearen eta zoriontasunaren ardura hartzeko bidaian laguntzeko.

    Zeure burua ezagutzeko prozesu bat hasi nahi duzu?

    Prest zaude erantzule egiten eta zure bizitzaren agintea hartzen hasteko?

    Bizitza osoagoa nahi duzu eta benetako ongizatea lortu?

    Privacy Overview

    This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.