GARAPEN PERTSONAL ETA
PROFESIONALERAKO ZENTROA
Pertsonak
Profesionalak
Negozioak eta ekintzailetzak
Kaixo, Amaia Samaniego naiz
Kanpoan aurrera egin ahal izateko helburuarekin barnera begiratzeko erabakia hartu duten pertsonei laguntzen diet, autoezagutzatik eta garapen pertsonaletik abiatuta.
Nire lana arlo fisiko, mental, emozional, energetiko eta espiritualean aurrera egitea eragozten dizun edozein blokeo identifikatu, sendatu eta askatzeko prozesuan laguntzean datza, giza garapenaren 5 etapetan oinarrituta.
Nire lanketak 5 etapak hartzen ditu bere barne, lehen haurtzarotik zahartzaroraino, 5 gorputzetan, modu lurreratuan, zuzenean eta praktikoan, betiere pertsona bakoitzaren beharrei erantzunez, banakako saioen, tailerren eta talde-prestakuntza saioen bitartez.
Giza garapenaren 5 etapak
"IZATEA BERRESKURATZEKO BIDAIA"
Gizakiaren bilakaera naturalak nahitaezko hainbat fase ditu,
eta fase horiek nahitaez igaro behar dira.
Zerbait osatu gabe geratzen bada, hutsune bat sortzen da, eta hutsune horrek behin eta berriz eskatzen du egiteke dagoen esperientzia hori integratzea, gure bizi-energian nahasmen bat sortuz.
Horrek bizitzarekin behin eta berriz talka egitera garamatza. Izan ere, oso gutxitan osatzen dira fase horiek osorik eta garaiz.
Horretarako ulermena, onarpena eta erantzukizuna behar dira, gure historian atzera egiteko eta egiteke dauden esperientziak identifikatu, sendatu eta askatzeko.
Horrela bakarrik osatu ditzakegu aurreko fase horiek.
Hitz egin dezagun!
Hemen nago behar duzunerako
Galderarik edo ideiarik baduzu edo konektatzea baino ez baduzu nahi, ez izan zalantzarik eta idatzidazu.
