Pertsonak
Atsekabea, frustrazioa, ilusio eta motibazio eza sentitzen duzu
Antsietatea, tristura, barruko hutsa sentitzen duzu
Egoera emozional iraunkor baten murgilduta zaude
Egoera konplexu bat bizitzen ari zara eta ez dakizu hura nola heldu: dolua, banantzeak, galerak, kaleratzeak, jazarpena, lan-aldaketak…
Zure bizitzako hainbat eremutan desorekak edo blokeoak daudela sentitzen duzu: ekonomia, osasuna, lana, familia, harreman pertsonalak…
Emozioak erreprimitzen dituzu, sentimenduek beldurra ematen dizutelako
Beldurra ematen dizu kontrola galtzeak
Bizitzan nahikoa denborarik ez duzula sentitzen duzu, eta obligazioak baino ez dituzula betetzen uste duzu
Hutsune bat duzunaren sentsazioa duzu, zure bizitzan zerbait falta dela sentitzen duzu
Etengabeko borroka batean zaudela sentitzen duzu bizitzan
Zeure bizitzan galduta edo eta noraezean zabiltzala sentitzen duzu
Bizi-krisi bat igarotzen ari zara, eta sentitzen duzu bizitza ezi dela «hau bakarrik» izan
Lekuz kanpo sentitzen zara
Aldaketak egin behar dituzula sentitzen duzu, baina ez dakizu zer aldatu
Zerbait zehatza aldatu nahi duzu, baina ez dakizu nola edo nondik hasi
Zure bizitza «hankaz gora» jartzen ari dela sentitzen duzu
Zure ongizatea beste batzuen edo zure ingurunearen menpe dagoela sentitzen duzu
Gauza eta pertsona guztien biktima sentitzen zara
Noraezean zabiltzala sentitzen duzu
Familiako harremanak eta gatazkak kudeatzen ikasi nahi duzu
Beste batzuk zure bizitzaren jabe direla sentitzen duzu
Zergatik lagun zaitzaket?
Nigatik hasi nintzelako.
Lehen pertsonan ezagutu nuelako zer zen bizitzarekin talka egitea, nire inguruan zegoen guztia aldatzea nahi nuelako, baina konturatu nintzen hori ez zela bidea. Hor hasi zen nahitaez begirada barnealderantz zuzentzera eraman ninduen bilaketa prozesua. Kanpoaldea ezin nuela kontrolatu baina barnealdea nire esku zegoela ulertu nuen.
Ardura hartzen hasi nintzen, egunez egun ibiltzen jarraitzen dudan bide bati ekinez, inkontzientea dena kontziente eginez, hobetuz, aldatuz, nire barruan sendatuz. Neure buruari eta gainerako pertsonei errespetuz hitz egiten ikasi dut, neure burua onartzen, ingurukoa onartzen, neure burua maitatzen eta besteak maitatzen, neure burua kontuan hartzen, baita besteak kontuan hartzen ere. Kontua ez da bizitzen ari zarena, hura nola kudeatzen duzun baizik. Ondorioz, gaur eskura ditudan tresna, ikaskuntza eta esperientzia guztiak zuen zerbitzura jartzen ditut, zuen bizitzaren, ongizatearen eta zoriontasunaren ardura hartzeko bidaian laguntzeko.
